Talaia

Talaia, itsasertzeko bideak 54 kilometrotan ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, euskal itsasertzari jarraiki.

Bidarteko Donastiaren alde, alde batetik mendiak, bestetik hondartzak, hareatzak eta labarrak, Talaia zehar ibiltzeko.. Edonork egiteko moduko ibilbidea da eta senitartean promenatze txikiren bat egiteko aukera ematen du, edo lau egunez ibiltari aritzeko ere bai, zuen abenturarako behar dituzuen informazio oro behera karga dezakezue !

Bidarteko Donibane Lohizunen alde

Itsasbazterreko bidearen lehen zatiak ingurune mota anitz eskaintzen ditu: hondartzak, senaiak, bideak eta errepide txikiak doaz, bata bestearen atzetik, gure begien aitzinera agertzen. Zoratzeko moduko ikuspegia da, Santa Barbarako muturrera iristean; bertatik Donibane Lohizuneko badia osoa ikus daiteke. Aholkua: ahal baduzue, egin ezazue itsas beherean.
Ibilbidearen xehetasuna

Pasaiako Donastiaren alde

Etapa labur baina paisaia mota anitzekoa...Platako itsasargitik Pasaia behean ikus daiteke, amildegi gaitzen pean; itsasoaren gainean den balkoi zuhaitzez estalia, aldiz, pasaia bukolikoa duzue; zirraraz zirrara ibiliko zarete, Uliako labarretarainoko bide osoan, gero Donostiako badiaren ikuskizun magikoarekin amaitzeko...
Ibilbidearen xehetasuna

Hondarribiako Pasaien alde

Itsasertzetik doan etapa ederra da. Itsas hegian bertan abiatzen da, eta halaxe doa Biosnar lurmuturreraino, non uhinak labarretan jo eta hausten diren ; pittakapittaka gora doa gero, Jaizkibeleko balkoirantz, itsasoari, tarte batean, atzea emanik. Horren ondoren, mendibizkarrean ibiliko zarete, eskuin oina itsas aldean eta ezkerra, berriz, barnealdeko euskal mendien alde.Eta amaitzeko, Pasaiako badiaren gaineko ikusmira ederrera helduko.
Ibilbidearen xehetasuna

Randonneur sur le Sentier du Littoral à Pasaia en Pays basque espagnol

Donibane Lohizuneko Hendaien alde

Itsasbazterreko bidearen bigarren zatiak ikuskari ederrak eskaintzen ditu Ziburuko portutik Hendaiakoraino. Ibilbidea erlaitz estu batetan doa, errepide eta itsaslabarraren artean. Behin Abbadiako naturgune babestua pasa ondoren, bideak Hendaiako Hondarraitz hondartza ederrera eta Txingudi badiara darama.
Ibilbidearen xehetasuna

Idée de sortie

Didier Constance - Accompagnateur montagne

Sainte-Engrâce